martes, 15 de mayo de 2012
Donostiako 60. Zinemaldia mugimenduan da
Donostiako 60. Zinemaldiaren irudia aurkeztu dute gaur Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egindako ekitaldian; Angel Caño diseinatzaile donostiarraren 60 Cine(tico) kartela izango da aurtengo irudia.
Cañok hala definitu du bere lana: "Gure xedea 60 zenbakiari erabateko garrantzia ematea zen, kartelaren elementu nagusi gisa. Aurtengo sinbolo eztabaidaezin izatea nahi genuen, bizitza edukitzea. Premisa horretatik abiatuta, [...] efektu zinetikoa ematea erabaki genuen. [...] Kartelak mugimenduaren ilusioa sinbolizatzen du. Osatzen duen elementu bakoitza modu harmoniatsuan dago integratuta; unitate estetiko soila sortzen du, baina begietara inpaktu handia egiten duena".
Zinemaldiko sail ofizialerako kartel lehiaketako irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute: kartelen argazki bilduma hemen. Mundu zabaleko diseinatzaileei irekitako lehiaketa izan da, eta 443 egileren 1.307 proposamen jaso dira.
Zuzendari Berrien kategorian, Pedro Rodríguez diseinatzailearen Quién es quién kartelak irabazi du.
Zabaltegi sailerako, berriz, El planeta de los zimios kartela izan da garaile, Iñigo Beldarrain diseinatzailearena.
Horizontes Latinos kategorian, Toni Ponti katalanaren Latin City kartela izan da hautatua.
Atzera begirakoen kartelak Roberto Cueto eta Eurosintesisek egindakoak dira: George Franju, Zinema Eraikitzen. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin eta Very Funny Things. Amerikar komedia berria.
Donostiako 60. Zinemaldia 2011ko irailaren 21etik 29ra bitartean izango da.
Gaur estreinatuko dute Donostian 'Xora', zubererazko lehen film luzea
Xora zubereraz filmatu den lehendabiziko pelikula luzea gaur estreinatuko dute Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan (trailerra ikusgai,hemen). Peio Cachenautek zuzendu du lana, eta Jef Goiehenexpe eta Ttittika Rekalt dira aktore nagusiak.
Euskal Herriko zinema aretoetan ostiraletik aurrera ikusi ahal izango da.
Maulen nahiz Zuberoako artzain etxe batean girotu dute, Zuberoako mutil gazte baten istorioa kontatzeko: gau eskola bateko euskara irakasle da, baina hori ez da hark nahi duena, idazlea izatea gustatuko litzaioke, haren osaba Hollywood idazlea da, eta horren jardunak liluratu egingo du gaztea.
Duela hiru urte hasi zen Cachenaut gidoia egiten. Xiberoa Zinez proiektua martxan jarri zuten orduan, eta hainbat erakunderen eta herritarren laguntza izan du geroztik. Hebentik elkartea, Aldudarrak Bideo elkartea eta Baleuko ekoizpen etxea dira laguntzaile horietako batzuk.
Martxoan Maulen aurkeztu zuten filma.
miércoles, 9 de mayo de 2012
lunes, 7 de mayo de 2012
Facebookean kontu bat zabaldu (tutoriala)
tutorial honen bitartez facebookean kontu bat zabaltzen ikasiko dugu
miércoles, 2 de mayo de 2012
Google-ko ekosistema digitala
Bueno denok dakigu zer den ekosistema bat ez? ekosistema bat, bertan bizi diren elementu guztiak elkarreraginean daudenean da. Adibidez, pertsonak, animaliak eta landareak gure artean elkartrukean sortzen duguna. Ekosistema digitala berdina da, baina informatika munduan. Googlek badauka bere ekosistema digitala. Kontu bat zabaltzen badugu (gmail), emailerako baino askoz gehiagorako erabili ahal izango dugu korreo elektroniko hori. Adibidez, gure blogean sartzeko gmaileko helbidea eta kontraseña eskatzen digute. Beraz, esan dugun bezala bloga eta google elkarreraginean daude.
lunes, 30 de abril de 2012
lunes, 23 de abril de 2012
viernes, 20 de abril de 2012
martes, 17 de abril de 2012
viernes, 13 de abril de 2012
jueves, 12 de abril de 2012
viernes, 6 de abril de 2012
miércoles, 4 de abril de 2012
jueves, 29 de marzo de 2012
lunes, 26 de marzo de 2012
viernes, 23 de marzo de 2012
martes, 20 de marzo de 2012
martes, 13 de marzo de 2012
lunes, 12 de marzo de 2012
domingo, 11 de marzo de 2012
miércoles, 7 de marzo de 2012
1983 eta 2003 arteko euskal ipuingintza aztertzen
«Ipuingintza aurretik ibili da kasu askotan, aitzindari izan da»
Alvaro
Rabellik koordinatuta, 1983 eta 2003 arteko euskal ipuingintza aztertu dute
zortzi ikertzailek, denbora tarte horretan argitaratutako 21 ipuin libururi
erreparatuz bereziki.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskal Literatura Saileko zortzigarren
liburua da Egungo euskal
ipuingintzaren historia, zortzi literatur ikerlarik idatzia eta haietako
batek, Alvaro Rabellik (Basauri, Bizkaia, 1969), koordinatua. 1983. eta 2003.
urteen artean argitaratutako 21 ipuin liburu aztertu dituzte ikerlariek, eta,
horrez gain, Rabellik idatzitako hitzaurre zabala —ia ehun orrialdekoa—
eskaintzen dio liburuak irakurleari.
«Ipuingintza garaikidea dugu euskal literaturara beranduen sortu den genero modernoa», diozu hitzaurrean. «1970ean Anjel Lertxundiren eskutik heldu zitzaigula esan genezake, asko erratu barik». Zer zegoen data horren aurretik, eta zer gero?
Anjel Lertxundiren Hunik arrats artean ipuin liburua, 1970ekoa, aipatzen da euskal ipuingintza garaikidearen abiapuntutzat. Aurretik lan batzuk bazituen Lertxundik: Gabriel Aresti, Jon Mirande, Nemesio Etxaniz, Jean Etxepare Landerretxe, Martin Ugalde…; baina ipuingintza hura aldizkarietan geratu zen, idazle horien lanak ez baitziren argitaratu ipuin bilduma gisa, Ugalderena salbu, baina hura Ameriketan. Horregatik, ipuin horiek ez zuten garrantzi handirik izan beren garaian, nahiz eta oraingo ikuspegitik aitzindari gisa izan zuten garrantzia aitortzen zaien. Hunik arrats artean izan zen lehenbiziko liburua kontzienteki ipuinez egina. Hortik aurrera hasi zen generoa normaltasunez liburuetan argitaratzen, ipuin bildumetan.
Nolakoa izan zen 70eko hamarkadako ipuingintza hura?
Ordura arte nagusi zen kostunbrismoa alde batera utzita, generoaren zalantzak gelditzen dira agerian 70eko hamarkadako ipuingintzan. Narratiba esperimentala landu zen batik bat garai hartan, eta, nobeletan ez ezik, ipuinetan ere badago esperimentatzeko joera. Narratibitate gutxiko ipuinak dira gehienak, kronikatik gertu daudenak kasu batzuetan, gogoetatik gertu daudenak beste batzuetan…
Normaltasuneko urte batzuen ondoren, ipuingintzaren booma iritsi zen…
Sakoneko aldaketa ekarri zuen 80ko hamarkadak, batez ere Pott taldeko idazleen eskutik. Narratibitatea berreskuratu zen, kontatzeko gogo hori. Lehenengo mugarri garrantzitsua Joseba Sarrionandiaren Narrazioak da, atzean duen Jorge Luis Borgesen literaturaren oihartzun horrekin. Liburu hori da daukagun lehenengo liburu arrakastatsua. Atzetik, hainbat idazle gazte datoz, hainbat argitalpen, hainbat aldizkari, argitaletxe berriak… Eztanda bat gertatu zen, alde askotatik begiratuta. Dena nahastu zen 1983. eta 1984. urteetan, eta denak bat egin zuen du ipuingintzaren alde: Euskararen Legea indarrean jartzearekin batera, euskara ikasteko baliagarri izango ziren testu laburrak behar ziren; gazte belaunaldi berria etorri zen; punk mugimenduaren eragina ere ezin da ahaztu, ikuspegi horretatik begiratuta ipuina eskuragarriagoa baita nobela burgesa baino…
Horregatik, urte batzuetan nobelari aurrea hartu zion ipuingintzak euskal literaturan.
Narratiban, salbuespenak salbuespen, 80ko hamarkadako idazle nagusien lanik garrantzitsuenak ipuinak dira, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagarenak, adibidez. Garai hartan ipuinari eleberriari baino garrantzi handiagoa eman zitzaion, 90eko hamarkadan ez bezala. Beharbada polemikoa izan daiteke hau esatea, baina, nire ustez, Pott taldeko kideek ipuingintzan egin zuten lana ez dute egin eleberrigintzan. Ipuingintza oso genero egokia izan da Potteko idazleentzat, beren literatur proposamenak aurrera eraman ahal izateko. Ekarpen handiagoa egin dute ipuingintzan eleberrigintzan baino.
Eta, oro har begiratuta, ekarpen handiagoak egin dira ipuingintzan eleberrigintzan baino? Aberatsagoa izan da ipuingintza eleberrigintza baino?
Ñabardurak egin behar dira; 90eko hamarkadaren hasieran maila handiko eleberriak izan genituen, adibidez. Baina nik uste dut ahotsen , estetiken eta planteamendu narratiboen aldetik aberatsagoa izan dela ipuingintza, zenbait sasoitan edo zenbait liburutan behintzat. Kasu askotan lehenengoz ipuinetan esperimentatutakoa eleberrigintzara pasatu da gero. Ipuingintza, horrenbestez, aurretik ibili da kasu askotan, aitzindari izan da. 60ko hamarkadan ere ikusi zen hori. Nemesio Etxanizen ipuinetan agertu ziren lehenengoz Frantziako nouveau roman-aren eraginak, Ramon Saizarbitoriaren nobeletan baino lehenago. Gaien tratamenduan ere, gai gehiago landu dira ipuingintzan eleberrigintzan baino.
Genero malguagoa da, izan ere, aldakorragoa, arinagoa, probak egiteko egokiagoa akaso…
Bai. Nik uste dut genero nahiko zabala dela, hibridaziorako aukera ematen duena, eta horrek ausardia narratiboari eta proposamen narratibo berritzaileei laguntzen die. Kontuan hartu behar dugu ipuina poesiaren mugatik eleberriaren mugarako tartean dabilela. Bestetik, kontuan hartu behar da ipuina ez dela narratiba laburraren genero bakarra. Badira beste genero batzuk, ipuinak ez direnak, baina askotan haien arteko mugak oso lausoak dira. Horrek guztiak ipuinari, edo narratiba laburrari, aberastasun handia ematen dio, eta proposamen narratiboak aurrera emateko baliabideak.
Ausardiaz aparte, zer beste ezaugarri nagusi ditu euskal ipuingintza garaikideak? Nondik jaso ditu eragin nagusiak?
Idazle batzuek Hego Amerikako eskolara jo dute, beste batzuek Ipar Amerikako literaturaren eragina jaso dute, beste batzuek Europako tradizioarena… 80eko hamarkadan errealismo fantastikoarena izan zen eragin nagusia, baina ez bakarra, hala ere; 90ekoan era guztietako errealismoen eraginak nagusitu ziren. Baina 80ko hamarkadaz geroztik, azken batean, estetika narratibo guztiek izan dute eragina, eta eklektikoa da ipuingintzaren panorama, askotarikoa.
Azken urteetan galdua du berriro ere lehengo nagusitasuna, nobelaren mesedetan.
Oso nabarmena da nola 90eko hamarkadaren hasieran, euskal literaturaren sistema ezarri zenean, euskal literaturaren sistema horrek eleberri handiak behar zituen. Sistemak berak behar zuen justifikazioarengatik. Sistema literario guztiei prestigioa eman izan dien generoa nobela delako. Literaturaren historia eleberriek eta olerki liburu handiek egin baitute. Mendeetako tradizioa da hori Mendebaldean, eta euskal ipuingintzarentzat ere zaila izan da horri aurre egitea.

domingo, 4 de marzo de 2012
jueves, 1 de marzo de 2012
martes, 28 de febrero de 2012
Ezagutzaren gizartea eta eskola porrota
Ezagutzaren gizartea eta eskola porrota
Denok onartzen dugu ezagutza oso garrantzitsua dela gure gizartean. Hain da garrantzitsua, askok Ezagutzaren Gizartea kontzeptua erabiltzen dutela bizi garen gizartea izendatzeko. Eta ezagutzaren gizartea hezkuntzan eta informazioaren teknologia berrietan oinarritzen da; alegia, informazioaren teknologi berrien laguntzarekin, ondo hezitako pertsonak gai dira ezagutza sortzeko, eta, ondorioz, herritar guztien bizi kalitatea hobeagotzeko. Gaur egun, gizarteen oinarrizko bitarteko ekonomikoak ez dira kapitala, baliabide naturalak edo lana, ezagutza baizik. Teknologikoki aurreratuen dauden gizarte gehienak ezagutzan oinarritutako gizarteak dira.
Prestatuta dago euskal gizartea ezagutzaren gizartean sartzeko? Nolako giza baliabideak ditu euskal gizarteak? Gure hezkuntza sistemak ezagutzaren gizarteak eskatzen dituen pertsonak prestatzen ditu? Galdera garrantzitsuak dira, izan ere, ezin da traktorerik erosi hura gidatzen jakin gabe.
PISA Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa da, Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) bultzatutakoa, eta hiru urtean behin egiten dena. PISAren helburua da nazioarteko ikasleen artean bizitzarako garrantzitsuak diren ezagutzak ebaluatzea.
Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako ikasleek 2003ko ebaluazioko emaitzak errepikatu zituzten 2006an. Irakurmenean behera egin zuten, baina zientzietan asko hobetu zirela erakutsi zuten. Ikasle nafarrek lehenengoz parte hartu zuten PISAren ebaluazioan, eta irakurmenean izan ezik, OCDEren batez bestekotik gorako emaitzak lortu zituzten. PISAren emaitzen arabera, Hego Euskal Herriko ikasleek hobetzeko asko dute, baina munduko herrialde garatuenetako ikasleen parean dabiltza.
Bigarren mailako ikasketei dagokionez ere ondo gabiltza. Izan ere, Europar Batasuneko biztanleriaren %73,8k bukatu ditu bigarren mailako ikasketak eta EAEko %81,1k. Arlo horretan, Alemaniaren eta Frantziaren aurretik gaude. Horrekin batera, EAEko 25 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren %26k ditu goi mailako ikasketak eta Europar Batasuneko %23,1k; alegia, goi mailako hezkuntzari dagokionez ere EAEko biztanleak Europako batez bestekoaren gainetik daude.
Gainera, EAEn eta Nafarroan ikasketak bukatu gabe utzi dituzten ikasleen ehunekoa Estatuko beste elkarte batzuetakoa eta Europar Batasunekoa baino txikiagoa da. 2006an, 18 eta 24 urte bitarteko Estatu espainiarreko ikasleen %29,9k utzi zituzten ikasketak bukatu gabe; aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoan ikasleen %14,3 zeuden egoera honetan eta Nafarroan ikasleen %12. Europar Batasuneko ikasleen %15,3k utzi zituzten ikasketak.
Datu hauek guztiak aztertuta esan daiteke ezagutzaren gizartean txertatzeko kalitatezko giza kapitala daukagula. Hezkuntzaren ikuspuntutik, Estatu Espainiarrean eta Europar Batasunean baino emaitza hobeagoak ditugu Hego Euskal Herrian. Hala ere, Alvaro Marchesik bere Qué será de nosotros, los malos alumnos liburuan esaten du %8tik goragoko eskola porrotak ez direla onargarriak. Hau da, %8ko eskola porrota estrukturala edo teknikoa da, eta hortik gora zerbait gaizki dagoenaren seinale da. Zentzu honetan, kontuan hartzekoa da Finlandian, PISAren ebaluaketetan emaitza onenak lortzen diren estatuan, ikasleen %8,3k uzten dituztela ikasketak.
EAEn ikasleen %14,3k utzi zituzten ikasketak 2006an eta Nafarroan %12k. Beraz, ezinbestekoa da eskola porrot hau gutxitzeko ahalegin bereziak egitea. Izan ere, so ez dagoena geroari, deiez dauko goseari.
Honekin batera, oso kontuan hartzekoa da kurtsoa gainditu ez zutenen artean desberdintasun adierazgarriak zeudela sexuen eta hizkuntz ereduen ikuspuntutik. Sexuari begiraturik, hezkuntza maila guztietan kurtsoa gainditu ez zutenen EAEko nesken ehunekoa mutilena baino nabarmen txikiagoa zen. Batez beste, nesken %9k ez zuten gainditu kurtsoa, eta mutilen %14k. Beraz, badirudi, etorkizunean, mutilentzako errefortzu klaseak planteatu beharko direla eskoletan. Ez neskatoa ez mutila, ez aberatsa ez kiskila.
Hizkuntz ereduaren arabera, B eta D ereduan ikasten zuten EAEko ikasleek A ereduan ikasten zutenek baino emaitza hobeagoak lortu zituzten 2006an. Eredu bietan kurtsoa gainditu ez zutenen ehunekoa batez besteko orokorraren (%11) azpitik egon zen: biak %9rekin. A ereduko zentroetan ikasleen %18k ez zuten gainditu kurtsoa. Eta honek zer pentsa ematen du. Izan ere, euskarazko ereduetan ikasten zutenek erdarazkoan ikasten zutenek baino emaitza akademiko hobeagoak lortzen zituzten. Beraz, etorkizunean, baliteke gizarte gatazka eta hizkuntza gatazka nahastea; hain zuzen ere, euskaraz dakitenek hizkuntza menperatzen ez dutenek baino emaitza akademiko hobeagoak eta, ondorioz, unibertsitaterako sarrera errazagoak eta lan hobeagoak izango dituztelako.
Ezagutzaren gizartean behar bezala txertatzeko, euskal hezkuntza sistemak alde sendoak ditu, baina zalantza barik ezinbestekoa da eskola porrotari erantzun egokia ematea.Aurrekoak erakusten du, atzekoak nola dantzatu.
lunes, 27 de febrero de 2012
viernes, 24 de febrero de 2012
martes, 21 de febrero de 2012
La sociedad de control
Privacidad, propiedad intelectual y el futuro de la libertad.
En los últimos años el mundo ha cambiado mucho, la tecnología digital abre
nuevas posibilidades que van desde el modo en que nos organizamos socialmente
hasta el modo en que nos informamos y nos comunicamos con las demás personas,
pasando por las nuevas formas de ocio y de consumir nuestro tiempo libre.
Pero, aparejado a esas nuevas posibilidades, surgen nuevos peligros que amenazan nuestras libertades y derechos más básicos, uno de ellos el derecho a mantener nuestra privacidad. A menudo, desde el poder establecido se ha divulgado el mensaje de que la red es utilizada mayoritariamente para cometer actos delictivos, cuando en absoluto es así. La red no es más que el reflejo de las personas que la van construyendo, y esas personas son las mismas con quienes convivimos en otros ámbitos de nuestra vida. Así, en la red no hay más delincuentes ni personas dispuestas a delinquir que fuera de ella. No hay más daño dentro que fuera de la red. Sin embargo, los poderes políticos y económicos temen a la red y la temen porque abre nuevas posibilidades sociales, de organización al margen de los hilos conductores de la sociedad durante los dos últimos siglos (partidos políticos y poder económico concentrado en muy pocas manos). Dicen que sus negocios sufren (y quizá sea cierto) con el advenimiento de internet. Unos y otros, políticos y oligopolistas del entretenimiento, se parapetan en la mal llamada propiedad intelectual para defender el levantamiento de muros, vallas y barricadas que nos impidan usar la red libremente.
Y lo hacen aún a sabiendas de que para conseguirlo tendrán que recortar nuestros derechos y libertades más fundamentales (la libertad de expresión e información, la libertad de comunicación con otras personas y el intercambio de información con las mismas). Es ahí donde comienza a jugarse el futuro de la libertad, nuestra libertad, asediada por grupos de poder que ven en los cambios que internet podría introducir en nuestras vidas una amenaza. Muchas de estas leyes para recortar nuestros derechos ya están en vigor (endurecimiento de las leyes de propiedad intelectual, leyes de retención de datos, nuevas leyes antiterroristas desarrolladas en el marco de la «guerra contra el terror») y otras están por venir. Unas y otras, sin duda, seguirán endureciéndose en tanto la sociedad no ofrezca desde las calles un rechazo fuerte a las mismas. La sociedad digital ha traído unas posibilidades democratizadoras como nunca antes se habían conocido, pero un mal uso de las nuevas tecnologías (que otorgue demasiado control a un reducido número de personas) desembocaría en la creación de una terrorífica distopía que, si no estamos diestros, será difícil evitar: la sociedad de control.

viernes, 17 de febrero de 2012
martes, 14 de febrero de 2012
TEKNOLOGIA BERRIAK hausnarketa
IKTen eragin soziala. Gure gurasoek zituzten harremanak eta gaur egungo gazteek ditugunak, berdinak dira? teknologia berriak eragina izan dute?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)