martes, 15 de mayo de 2012

Donostiako 60. Zinemaldia mugimenduan da


Donostiako 60. Zinemaldiaren irudia aurkeztu dute gaur Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egindako ekitaldian; Angel Caño diseinatzaile donostiarraren 60 Cine(tico) kartela izango da aurtengo irudia.  
Cañok hala definitu du bere lana: "Gure xedea 60 zenbakiari erabateko garrantzia ematea zen, kartelaren elementu nagusi gisa. Aurtengo sinbolo eztabaidaezin izatea nahi genuen, bizitza edukitzea. Premisa horretatik abiatuta, [...] efektu zinetikoa ematea erabaki genuen. [...] Kartelak mugimenduaren ilusioa sinbolizatzen du. Osatzen duen elementu bakoitza modu harmoniatsuan dago integratuta; unitate estetiko soila sortzen du, baina begietara inpaktu handia egiten duena".
Zinemaldiko sail ofizialerako kartel lehiaketako irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute: kartelen argazki bilduma hemen. Mundu zabaleko diseinatzaileei irekitako lehiaketa izan da, eta 443 egileren 1.307 proposamen jaso dira.
Zuzendari Berrien kategorian, Pedro Rodríguez diseinatzailearen Quién es quién kartelak irabazi du. 
Zabaltegi sailerako, berriz, El planeta de los zimios kartela izan da garaile, Iñigo Beldarrain diseinatzailearena.
Horizontes Latinos kategorian, Toni Ponti katalanaren Latin City kartela izan da hautatua.
Atzera begirakoen kartelak Roberto Cueto eta Eurosintesisek egindakoak dira: George FranjuZinema Eraikitzen. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin eta Very Funny Things. Amerikar komedia berria. 
Donostiako 60. Zinemaldia 2011ko irailaren 21etik 29ra bitartean izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario