martes, 15 de mayo de 2012

Hezkuntza sistemaren paradigma

Donostiako 60. Zinemaldia mugimenduan da


Donostiako 60. Zinemaldiaren irudia aurkeztu dute gaur Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egindako ekitaldian; Angel Caño diseinatzaile donostiarraren 60 Cine(tico) kartela izango da aurtengo irudia.  
Cañok hala definitu du bere lana: "Gure xedea 60 zenbakiari erabateko garrantzia ematea zen, kartelaren elementu nagusi gisa. Aurtengo sinbolo eztabaidaezin izatea nahi genuen, bizitza edukitzea. Premisa horretatik abiatuta, [...] efektu zinetikoa ematea erabaki genuen. [...] Kartelak mugimenduaren ilusioa sinbolizatzen du. Osatzen duen elementu bakoitza modu harmoniatsuan dago integratuta; unitate estetiko soila sortzen du, baina begietara inpaktu handia egiten duena".
Zinemaldiko sail ofizialerako kartel lehiaketako irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute: kartelen argazki bilduma hemen. Mundu zabaleko diseinatzaileei irekitako lehiaketa izan da, eta 443 egileren 1.307 proposamen jaso dira.
Zuzendari Berrien kategorian, Pedro Rodríguez diseinatzailearen Quién es quién kartelak irabazi du. 
Zabaltegi sailerako, berriz, El planeta de los zimios kartela izan da garaile, Iñigo Beldarrain diseinatzailearena.
Horizontes Latinos kategorian, Toni Ponti katalanaren Latin City kartela izan da hautatua.
Atzera begirakoen kartelak Roberto Cueto eta Eurosintesisek egindakoak dira: George FranjuZinema Eraikitzen. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin eta Very Funny Things. Amerikar komedia berria. 
Donostiako 60. Zinemaldia 2011ko irailaren 21etik 29ra bitartean izango da.

Gaur estreinatuko dute Donostian 'Xora', zubererazko lehen film luzea


Xora zubereraz filmatu den lehendabiziko pelikula luzea gaur estreinatuko dute Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan (trailerra ikusgai,hemen). Peio Cachenautek zuzendu du lana, eta Jef Goiehenexpe eta Ttittika Rekalt dira aktore nagusiak.
Euskal Herriko zinema aretoetan ostiraletik aurrera ikusi ahal izango da.
Maulen nahiz Zuberoako artzain etxe batean girotu dute, Zuberoako mutil gazte baten istorioa kontatzeko: gau eskola bateko euskara irakasle da, baina hori ez da hark nahi duena, idazlea izatea gustatuko litzaioke, haren osaba Hollywood idazlea da, eta horren jardunak liluratu egingo du gaztea.
Duela hiru urte hasi zen Cachenaut gidoia egiten. Xiberoa Zinez proiektua martxan jarri zuten orduan, eta hainbat erakunderen eta herritarren laguntza izan du geroztik. Hebentik elkartea, Aldudarrak Bideo elkartea eta Baleuko ekoizpen etxea dira laguntzaile horietako batzuk. 
Martxoan Maulen aurkeztu zuten filma.

miércoles, 2 de mayo de 2012

Google-ko ekosistema digitala

Bueno denok dakigu zer den ekosistema bat ez? ekosistema bat, bertan bizi diren elementu guztiak elkarreraginean daudenean da. Adibidez, pertsonak, animaliak eta landareak gure artean elkartrukean sortzen duguna. Ekosistema digitala berdina da, baina informatika munduan. Googlek badauka bere ekosistema digitala. Kontu bat zabaltzen badugu (gmail), emailerako baino askoz gehiagorako erabili ahal izango dugu korreo elektroniko hori. Adibidez, gure blogean sartzeko gmaileko helbidea eta kontraseña eskatzen digute. Beraz, esan dugun bezala bloga eta google elkarreraginean daude.